*

Zer da PERTSONA ERREFUXIATUA?

 

Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituen 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa.

 

 3. artikulua. Errefuxiatu izaera.

 

Errefuxiatu izaera aitortzen zaio arraza-, erlijio- eta nazionalitate-arrazoiengatik, iritzi politiko batzuk aldezteagatik edo gizarte-egoeran, generoan edo sexu-joeran oinarritutako talde jakin bateko kide izateagatik jazarpena nozitzeko beldur funtsatuak direla medio bere herrialdetik kanpo dagoen pertsona orori, beldur horien ondorioz jatorriko herrialdearen babesa onartu ezin edo nahi ez duelako; bai eta aberrigabeei ere, nazionalitaterik eduki ez eta iraganean ohiko bizilekua zuten herrialdetik kanpo daudelarik, aipatutako arrazoi edo beldurrengatik herrialde horretara itzuli ezin edo nahi ez badute.

 

4. artikulua. Babes subsidiarioa.

 

Babes subsidiarioa jasotzeko eskubidea beste herrialde batzuetako pertsonei eta aberrigabeei ematen zaie, baina ezaugarri hauek bete behar dituzte: asiloa jasotzeko edo errefuxiatutzat aitortuak izateko baldintzak ez dituzte betetzen, baina arrazoi funtsatuak daude pentsatzeko legean aurreikusitako kalte larriak pairatzeko benetako arriskua izango luketela jatorrizko herrialdera (nazionalen kasuan) edota aurretik bizi ziren herrialdera (aberrigabeen kasuan) itzuliko balira.

#NafarroakBabesematendu

Jar zaitez errefuxiatu baten azalean eta partekatu zure argazkiak Instagramen #NafarroakBabesematendu traol edo etiketarekin, gizarte integratzaile bat eraikitzen laguntzeko.

Something is wrong.
Instagram token error.
Load More