Gaur nire aurpegia dago hemen, baina…

eta bihar zurea bada?

Kaixo, Rosa naiz, Honduraskoa. Nire herrialdean homosexualak jazarri egiten gaituzte. Zazpi hilabete daramatzat Nafarroan. Neska-lagunarekin etorri nintzen, gure lagunetako bat, bere sexu-joerarengatik, jipoitu eta hil zutenean.

Kaixo, Alex naiz, Ukrainakoa. Herrialdetik joan nintzen, Ukrainaren mendebaldean dagoen gatazkarako errekrutatu behar nindutelako. Ez dut inor hil nahi, ez eta inork ni hiltzea ere. Familiak han jarraitzen du, eta oso zaila da elkarrengandik urrun egotea, baina orain ezin naiz itzuli.

Kaixo, Lana naiz eta Siriakoa naiz. Nafarroan bizi naiz familiarekin. Urteak dira nire herrialdean gerra hasi zela. Nire etxea eta hiria ez dira existitzen jada, dena suntsituta dago. Senitarteko asko hil dira, ezin ginen han bizi eta ihes egin behar izan genuen. Itzuli egin nahiko nuke gerra amaitzen denean.

Kaixo, Shaka naiz eta Afrika Erdiko Errepublikakoa naiz. Herrialdetik ihes egin behar izan nuen, eta familia bertan utzi, nire erlijioarengatik. Kristaua naiz.

Kaixo, Pete naiz eta Eritreatik etorri naiz. Familia han daukat. Oso zaila da bakarrik egotea, baina nire herrialdean nahitaezkoa da soldadutza egitea (eta egiten baduzu, ziur asko borrokatzera bidaliko zaituzte). Ez nuen egin nahi eta traidoretzat salatu ninduten, atxilotu eta torturatu, familiak diru asko ordaindu eta gero espetxetik atera nintzen arte. Ihes egin behar izan nuen, berriro ere atxilotuko nindutela beldur bainintzen.

Kaixo, Mirna naiz eta El Salvadorretik etorri naiz. Iruñean bizi naiz, bi alabekin. Negozio txiki bat nuen herrian, baina gizon batzuek dirua eskatzen zidaten hilero. Gero eta gehiago eskatzen zidaten, eta azkenean ezin nien ordaindu. Zenbait mehatxu larriren ondoren, izugarrizko beldurra nuelako alde egin nuen.

#NafarroakBabesEmatenDu

Jar zaitez errefuxiatu baten azalean eta partekatu zure argazkiak Instagramen #NafarroakBabesematendu traol edo etiketarekin, gizarte integratzaile bat eraikitzen laguntzeko.

Something is wrong.
Instagram token error.
Load More

Financia / Finanziatzen du: