Zer den

Gurutze Gorriaren ekimen bat da, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean gauzatutakoa. Zehazki, errefuxiatuak gizarteratzean lan egiten jarraitzea da helburua, herritarren arteko elkar-ulertzean, eta elkarlana oinarri duen bizikidetza aberasgarri batean.

 

Legearen arabera errefuxiatutzat zer jotzen dugun jakiteko aukera da.

 

 Pertsona desberdinen historietara hurbiltzea da eta askotan ez dakigun egia batez ohartzea: edonori gerta dakioke egunen batean errefuxiatua izatea.

 

 Azken batean, beren errealitateekin hemen eta orain enpatia sentitzeko gonbidapen bat da, alde aktibo izateko gonbidapena, pertsona guztiok babes har dezagun integratzaileagoa, pluralagoa eta solidarioagoa den gizarte batean.

 

 Izan ere, gaur argazki honetan ageri dena bera da, baina bihar zu izan zaitezke.

#NafarroakBabesematendu

Jar zaitez errefuxiatu baten azalean eta partekatu zure argazkiak Instagramen #NafarroakBabesematendu traol edo etiketarekin, gizarte integratzaile bat eraikitzen laguntzeko.

Something is wrong.
Instagram token error.
Load More